|
SUZIRI-LANTEGIETAKO LANA |
 |
Haurrek izaten duten beste lan jarduera bat osagai piroteknikoak egitea da. Haur horiek oso eskulan zehatzak egiten dituzte petardoak eratzeko, hala nola metxak egitea, hodi armatua prestatzea eta piezak elkartzea, ondoren saltzeko.
Halako jarduerek oso eskulan zehatza eskatzen dutenez, arrisku ugari dute lanean ari diren haurrentzat. Jarduera arriskutsuenak hauexek dira: metxak txirikordatu eta metxatzea, horiek dituzten produktu kimikoengatik; petardoaren hodian bolbora jartzea, ekipamendu egokirik ez dutenez inhalazio arriskutsuak eta erredurak –azala zuzenean ukitzen baitute- gerta daitezke; eta amaierako produktua bera, hain arriskutsuak izanik erredurak eta mutilazio larriak eragin baititzakete, baita heriotza ere kasu batzuetan. |
|
|